Zuzendaria

Iker Herrero-Barrenkua

Bilbon jaioa, bederatzi urterekin bilboko Koral elkarteko sortu berri zegoen haur abesbatzan hasi zen, geroago gazte abesbatzan eta Bilboko koraleko partaidea izan da ere, gaur egun oraindik bere zuzendari lanak aukera ematen diotenean kontzerturen baten parte hartzen du.

Bilboko koral elkarteko partaide izateak honako orkestra eta zuzendariekin lan egiteko aukera eman dio:  Mstislav Rostropovich, Antoni Ros Marbá, Michel Plasson, Frühbeck de Burgos, García Asensio, Juan José Mena… London Royal Philharmonic Orchestra , Berlíngo Sinfonika, Orquesta Nacional de España, Orquesta de RTVE, Euskadiko orkestra sinfonikoa edo Bilboko Orkestra sinfonikoa besteak beste.

Era berean, Bilboko Juan Crisostomo de Arriga goi mailako kontserbatorioan ikasketak egin zituen, harpa espezialitatea duelarik. Euskal Herriko Unibertsitatean musika magisteritza ikasketak burutu zituen.

Bilbon harpa ikasketak bukatzerakoan Bartzelonan Koru zuzendaritza ikasketak egin zituen FCEC-en Mireia Barrera, Josep Vila Jordi Lluch, Montserrat Meneses, Montserrat Roset, Jaume Sala, Xavier Sans-rekin.

Ikastaro ugari egin ditu estatu osoan zehar, bai koro eta baita orkestra zuzendaritzan Jordi Casas, K.A. Poellaenen, Tamara Brooks, Electo Silva, Javier Corcuera, Marco Antonio García de Paz, Enrique Azurza, Isabel Mantecón, Javier Busto, Georg Grün beste askoren artean.

Kanto ikasketak egin ditu, Anabe Hernández, Marta Ubieta, Ana Otxoa, Marta Velasco, David Azurza eta Maite Arruabarrena.

Kontzertuak Espainian, Frantzian, Portugalen, Belgikan, Alemanian eta Ekuadorren eman ditu

Zuzendari moduan zonotzako Andramari Ikastola, Barakaldoko Schola Cantorum, Emitenia, San Inazio Abesbatza, Mumuk abesbatza, Mungiako Musika Eskola eta Arratiako Musika Eskola, Gazte Schola, Schola Txiki, Schola Cantorum ahots zuriak eta Ondarberri Abesbatzan izan da. Gonbidatua izan da Logroñoko Coro Joven San Ignacio,  Jose Maria Arregi Mungiako Abesbatza eta Lezamako Ekidazu Abesbatza zuzentzera.

Nafarroako Abesbatzen federaziorako, Bizkaiko Abesbatzen elkarterako, Euskal Abesbatzen konfederaziorako, Federació Catalana de Entitats corals eta Bizkaiko Abesbatzen Asterako lan ezberdinak burutu ditu.

Egun lehen eta bigarren hezkuntzako musika irakaslea da Zornotzako Andramari ikastolan.